Olatzagutiko festak garilaren 25ean hasiko dira. Egun horretan Olatzagutiko Udalak Santa Ana festetara ongi etorria eginen die joan zen urtean jaiotako umeei. Zapi edo ttattar bana oparituko die propio antolatutako ekitaldi batean. Festetako ttattarra jaso nahi duten umeen familiek udaletxean izena eman beharko dute garilaren 12a baino lehen.