Futbola

Maitane Vilariño, baja Osasunan

Guaixe 2024ko eka. 7a, 10:00

Maitane Vilariño Kakun Mainzekin ezinbesteko jokalaria izan zen. Aurten ez du jokatu, bestelako erabakiengatik. OSASUNA

Osasunako kirol zuzendari Mai Gardek azaldu duenez, olaztiarrak "ez zuen taldean jarraitzeko eskaintza entzun nahi izan”. Vilariñok aurten ez du apenas jokatu eta zurrumurruek beste talderen batean kokatzen dute

Emakumezkoen Osasunako kirol zuzendari Mai Garde prentsaurrekoa eskaini du berriki. Josu Dominguezek talde nagusia entrenatzen jarraituko duela berretsi ondoren, datorren denboraldiari begirako aurrerapen batzuk egin zituen. Tartean, Maitane Vilariño jokalari olaztiarraren gaia izan zen mintzagai. 

Azken denboraldian Maitane Vilariñok apenas jokatu du Osasunarekin. “Aurreko denboraldietan berritzeko proposamenen bati ezezkoa eman zion, eta kargua hartu nuenean bere ordezkariarekin hitz egitea erabaki nuen, berritu zezan, baina ez zuen klubaren eskaintza entzun ere egin. Errespetagarria iruditzen zaigu. Klubaren apustua postu horretan Ainhoa Guallar jartzea izan zen. Berak ez zuen berritzeko eskaintza entzun nahi izan, eta hori guk hartu genuen erabakia bezain zilegia da” aipatu zuen Emakumezkoen Osasunako kirol zuzendariak. 

Zurrumurruek beste talde batean kokatzen dute jokalari olaztiarra, baina oraindik ez da publiko egin.