Auto kontzentrazioa Olaztin

Guaixe 2024ko eka. 10a, 10:00

Ekainaren 15ean, larunbata, Barandi tabernak antolatutako IV. Auto Kontzentrazioa izanen da, Sarasate plazan.

Automobilismoaren zaletuendako autoekiko zita berri bat izanen dute Olaztin: IV. Auto Kontzentrazioa. Ekainaren 15ean, larunbata, izanen da, 10:30etik 15:00etara, Sarasate plazan, Barandi Tabernaren terrazaren inguruan. DJ Miamik girotuko du kontzentrazioa eta txikiendako gaztelu puzgarria izanen da ere.