Ekainaren 29an, larunbata, Olaztitik Irulegiko aztarnategira bisita antolatu dute. 9:15ean autobus geltokitik abiatuo dira eta 10:30ean Ilundiango aparkalekura iritsiko dira, hortik aztarnategiraino oinez joateko. Bertan, arkeologoek azalpenak emanen dituzte eta bisita egin ondoren Irulegi menditik jaitsi eta Olaztira itzuliko dira. Guztira, hiru edo lau orduko bisita izanen da, taldearen erritmoaren eta mugirkotasunaren arabera.
Ekainaren 21era arte eman daiteke izena, 15 eurotan, Olaztiko udaletxean edo udalaren webgunean (sarrerak atalean). Aranzadik gutxieneko adina 8 urtekoa izatea gomendaten du eta 12 urte baino gutxiago ditutenak heldu batekin joan behar dira. Antolakuntzak jakinarazi duenez, bisita ez da egokia anitasun funtzionala edo mugikortasun murriztua duten pertsonendako.