Olaztiarren artean bada ohitura udako solstizioa ospatzeko. Garagarrilaren 23ko arratsalde edo iluntze aldera herriaren hainbat txokotan su txikiak piztuko dituzte. Olatzagutiko Udalak ere horretara animatu ditu herritarrak. Horrekin batera, udalak olaztiarrei eskatu die sua egin behar duten kaleko zorua babesteko. Horretarako materiala, harea, banatuko die udalak hala eskatzen duten herritarrei. Lurra babesteko materiala eskatzeko epea hilaren 17ra arte dago.