Olatzagutiko Udalak haur eta gaztetxoendako eskaintza garilean hasi eta Santa Ana festen bezperan despeditu zuen. 4 eta 15 urte arteko 84 neska-mutilek parte hartu zuten, eta haiekin hamar begirale izan ziren. Bi motako jarduerak egin zituzten. Eskulangintza Koldo Arnanz Zufiaurrerekin landu zuten eta begiraleekin beste hainbat. Horiek egiteko gaia gorputza zen eta hainbat arlotan dinamikak egin zituzten. Bukaera OZE!, Olaztiko Zoroen Elkartearen bigarren zenbakia argitaratu zuten.