Olatzagutiko Eskolaren festa

Guaixe 2024ko eka. 11a, 12:22

Olatzagutiko eskola. ARTXIBOA

Ekainaren 15ean, larunbata, ospatuko du Olatzagutiko eskola publikoko komunitateak ikasturteko amaierako festa.

Olatzagutiko Eskolaren ikasturte amaierako festa ekainaren 15ean, larunbata, izanen da, eta besteak beste, herri kirolak eta tailerrak, bazkaria eta puzgarriak izanen dira.

2024ko Olatzagutiko Eskolaren ikasturte amaierako festa

Ekainak 15 larunbata

11:30 Herri kirolak.

12:00 Tailerrak: txapak, eskumuturrekoak, margoak.

13:30 Talde argazkia, haurrek eskolan margotutako pankartarekin

14:00 / 14:30 Bazkaria: lehenengo haurren txanda eta ondoren helduen txanda, eskolako frontoian. Ondoren, bingoa.

16:00 Puzgarriak.