Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan, Olatzagutiko Musika Eskolaren Patronatuak merezimendu-lehiaketa bidez akordeoiko, bateriako, gitarrako, pianoko eta saxofoiko irakasleen lanpostu huts bana betetzeko deialdia egin zuen. Dagozkion probak egin ondoren, saxofoi irakasle lanposturako pertsona bat aukeratu zuen patronatuak, eta kontrataziorako proposatutako izangaiari epe bat eman zioten eskatutako dokumentazioa aurkezteko. Baina dokumentaziorik aurkeztu ez duenez, pertsona hori kontratatzeko egindako jarduketa guztiak bertan behera utzi ditu udal patronatuak. Beraz, musika eskolako saxofoi irakasle lanpostua bete gabe deklaratu du, hautapen-prozesua bukatu ondoren ez baitago lanpostu hori betetzeko izangairik.