Zezensuzkoa eraman nahi?

Guaixe 2024ko eka. 18a, 11:24

Olatzagutiko joan zen urteko festen hasierako unea. ARTXIBOA

Udala pertsona bat behar du horretarako. Egunero 22:00etan ateratzen da.

Olatzagutiko Santa Ana festak garilaren 25etik 28ra izanen dira, eta sanmigelak, berriz, irailaren 27tik 29ra. Zazpi festa egun horietan zezensuzkoa aterako da. Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, zezensuzkoa eramateko pertsona bat behar du. Piroteknia ikuskizun mugikorrarekin ateratzen den egun bakoitzeko 30 euro gordin ordainduko du udalak. Zezensuzko eramaile izateko adinez nagusia izan behar da eta zazpi egun horietan ateratzeko konpromisoa hartu behar da. Lan eskaintzan interesa duenak bere eskaera udaletxean aurkez dezake garilaren 8ko 14:00ak baino lehen.