Olaztiarrek Batuekora erromeria eginen dute

Guaixe 2024ko eka. 18a, 10:11

Ekainaren 22an, larunbatarekin, Batueko ospatuko dute.

Batueko eguna ospatuko dute Olaztin ekainaren 22an, larunbata. 10:30ean Burundar Txistulariekin kalejira eginen dute eta, ondoren, San Migel plazatik Batueko iturrira abiatuko dira. Bertan, hamaiketakoa eta Olaztiko Gazte Asanbladak antolatutako haurrendako jolasak izanen dira, eta Palestinaren aldeko herri argazkia eginen dute. Kuadrillen arteko bazkarien ondoren La Cigarra txarangarekin dantzaldia izanen da.

2024ko Olatzagutiko Batueko eguna

Ekainak 22 larunbata

10:30 Kalejira Burundar Txistulariekin. Jarraian, Batuekora San Migel plazatik.

11:00 Hamaiketakoa, Batuekon.

13:00 Haurrendako jolasak, OGAk antolatuta.

14:00 Palestinaren aldeko herri argazkia, OGAk antolatuta.

14:30 Bazkaria kuadrillen artean.

17:00 Dantzaldia La Cigarra txarangarekin.