Udalak hainbat kudeaketa lan eman nahi ditu

Guaixe 2024ko eka. 26a, 11:33

Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

Lan-aholkularitzako zerbitzuak, nominen kudeaketa integrala, gizarte-aseguruak, udaleko eta haren erakunde autonomoko eta sozietate publikoko langileen altak eta bajak.

Olatzagutiko Udalak laguntza teknikoa oinarrizko zerbitzua kontratatzeko deialdia egin du. Haren bidez eman behar diren lanak dira Olatzagutiko Udaleko, Musika Eskola erakunde autonomoko eta Erburua Olazti SM sozietate publikoko langileak kudeatzeko, erakunde horien eta langileen arteko lan-harremanak betetzen direla ziurtatzea, eta bi administrazioen eskumenak behar bezala betetzen direla bermatzea, eta eginkizun horiek hobeto betetzeko behar diren langileak esleitzea. Kontratuak 10.926,60 euroko (BEZik gabe) balioa du. Eskaintzak aurkezteko epea garilaren 3ko 23:59ra arte dago zabalik.