Olaztiarra trafiko istripuan hila

Guaixe 2024ko eka. 27a, 10:33

Larrialdi zerbitzuak laguntzera Etzegaratera helikopteroa joan zen. @trafikoaEJGV

Etzegaraten kamioien artean izandako ezbeharraren ondorioz hil zen.

N-1 errepidean, Etzegarateko portuan, Nafarroarako noranzkoan bi kamioik istripua izan zuten atzo 14:50 zirenean. Bi pertsona zauritu ziren ezbeharrean. Bietako batek zauri oso larriak zituen eta larrialdi zerbitzuek hura helikopteroz Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, bestea, berriz, anbulantzian. Istripuan izandako zaurien ondorioz 44 urteko gizonezko olaztiarra gauean hil zen. Ezkonduta zegoen eta bi haur zituzten.