Haurrendako aisialdi eskaintza hasi da

Guaixe 2024ko uzt. 2a, 09:35

Olaztiar txikiak parte hartzen dute programan. UDALA

Udan Euskarazen 68 haur parte hartzen ari dira 

Olatzagutiko Udalak haurrendako Udan Euskaraz aisialdia eskaintza astelehenean, garagarrilaren 24an, hasi zen. 68 haurrek eman dute izena aurten, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara artekoak dira, hau da, 5 eta 12 urte artekoak. Haiekin batera bederatzi begirale daude. Bada begiraleen koordinazioaz arduratzen dena ere. Udan Euskaraz eskaintza astegun goizetan da, garilaren 18ra arte.