Udalak musika eskolako lanpostu bat bete du

Guaixe 2024ko uzt. 8a, 11:08

Olatzagutiko musika eskolako egoitza. ARTXIBOA

Piano irakaslearena hain zuzen ere. 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Olatzagutiko Udalak deialdia onartu zuen musika eskolako hainbat irakasle lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Pianoko irakaslearen lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa prozesua bukatuta, Olatzagutiko Udalak Eider Santesteban Mariñelarena kontratatu du pianoko irakaslearen lanpostua betetzeko. Langile lan kontratudun finkoa izanen da, B mailakoa eta lanaldi partziala izanen du.