Herritar askok erabiltzen dute Olatzagutiko Azpiko dermiko eta Alduiko dermioak paseatzeko. Bide horiek asfaltatu zirenez geroztik ibilgailuen abiadura handitu egin da. Hori ikusita, Olatzagutiko Udalak abiadura murrizteko gomazko bandak jarri ditu aipatutako bideetan. Horrekin batera, errotatik itur bedeinkatura daraman bideko bidegurutzera arteko zatia ibilgailuendako itxi du. Bide zati hori hain justu ibai ertzean dago.