Udalak dermioko bideak konpontzeko lanak eman ditu

Guaixe 2024ko uzt. 5a, 18:35

Konpondu berri den dermioko bidea. ARTXIBOA

Udalerriaren hego mendebaldean dauden bideetako batzuetan eginen dira lanak.

Olatzagutiko Udalak herriko dermioko zenbait bide konpondu nahi ditu aurten. Zehazki, Urbasa etorbidearen mendebaldera gelditzen diren dermioko bideetako batzuk, baita barga aldeko bat ere, konponduko ditu udalak. Bide horietan ezpondak hobetu, zorua berdindu eta zoruan urtero zuloak sortzen diren tokitan porlana zabalduko da. Lan horiek egiteaz Tornaria Bengoetxea SM enpresa arduratuko da, eta obra egitearen truke 54.931,70 euro jasoko ditu.