Atletismoa

Izaskun Beunza, hirugarren 39. Entzierroaren Lasterketan

Guaixe 2024ko uzt. 8a, 08:30

Izaskun Beunza, Marta Fernandezen eta Silvia Oskozen alboan. J.P. URDIROZ

Santo Domingo eta zezen plazako 799 metroak lotzeko lasterketan 300 korrikalarik parte hartu zuten

San Ferminetako bezperetan klasiko handia bilakatu da La Jarana peñak antolatutako Entzierroaren Lasterketa. Aurtengoak 39. edizioa zuen, ekainaren 30ean jokatu zen, eta 300 korrikalarik parte hartu zuten, banatuta. Federatutako korrikalariak, batetik, eta proba herrikoiak, bestetik. Tartean, hainbat sakandarrek hartu zuten parte. 

Federatutakoen lasterketan Unax Chocarro (Hiru Herri) gailendu zen (2:03), Abdekader Al Cham eta Mikel Calvoren aurretik. Emakumezkoetan Marta Fernandez (Ardoi) izan zen txapelduna (2:30), Silvia Oskozen eta Izaskun Beunza olaztiarraren aurretik. Ez ziren probako errekorrak gainditu (1:59, Luis Hualde 2006an, eta 2:19, Patricia Conde 2007an). Asteburu horretan bertan La Nucían Espainiako Atletismo Txapelketak jokatzen ziren, eta atleta ezagunak faltan bota ziren.