Futbola

Maitane Vilariño, Athletic-eko jokalari berria

Guaixe 2024ko uzt. 15a, 09:50

Maitane Vilariño, elastiko berriarekin. ATHLETIC CLUB

Olaztiarrak hiru denboraldirako sinatu du klub zuri-gorriarekin

Azkenean, albistea konfirmatu da. Athletic Club izango da Maitane Vilariño Mendinueta olaztiarraren talde berria. Talde zuri-gorriak 22 urteko sakandarra fitxatu du bere aurrealderako, jokalariak Osasunarekin kontratua amaitu ondoren. Olaztiko jokalariak 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du, eta Ibaiganeko klubetik azaldu dutenez, “bigarren taldera batuko da, baina denboraldiaurrea David Aznarren aginduetara egingo du, eta lehen taldearen dinamikan egongo da denboraldian zehar”.

Vilariño aurrelaria da, erasoko hiru postuetan jokatzen du, eta Osasunarekin 21 gol sartu zituen 69 partidatan. Taxoarera iritsi aurretik, Vilariño Gasteizko Aurreran eta Iruñeko Mulierren hezi zen. Bestalde, Euskal Selekzioaren azken neurketan parte hartu zuen, Txileren aurka.