24 Futsal Orduak, Olaztin

Guaixe 2024ko uzt. 16a, 10:09

Abuztuaren 2tik 3ra, ostiraletik larunbatera, jokatuko da Maisuenea gaztetxeak antolatutako torneoa. Izena ematea zabalik dago.

Abuztuaren 2an, ostirala hasi, eta 24 ordu beranduago, abuztuaren 3an despedituko da Olaztiko Maisuenea gaztetxeak antolatutako Futsal 24 Orduak areto futbol torneoa. Bertan, 16 urtetik gora dituzten futsalzaleek eman dezakete izena, taldeetan antolatuta.

Talde bakoitzak, gehienez, hamabi jokalari izango ditu, eta izena ematearekin batera talde bakoitzak 100 euro ordainduko ditu. Sariak, ederrak dira: irabazleek 350 euro, eta txapeldunordeek 150 euro. Izena ematea zabalik dago uztailaren 31ra arte, 630 62 02 06 telefono zenbakiarekin harremanetan jarrita. Izena ematearekin batera, talde bakoitzak jokalarien zerrenda entregatu beharko du.

Futsal partidak Olaztiko kiroldegian eta gaztetxeko pistan jokatuko dira.