Santa Ana festak Olatzagutian

Guaixe 2024ko uzt. 19a, 11:58

Uztailaren 25etik 28ra, ostegunetik igandera, ospatuko dituzte festak olaztiarrek. Olaztiko Gazte Asanbladak egun bat lehenago, 24an, Gazte Egunarekin hasiera emango diete festei.

Uztailaren 26an Santa Ana eguna da, eta bezperan hasiko dira haren omenezko festak Olatzagutian; igandera arte ospatuko dituzte festak olaztiarrek. Tartean, uztailaren 26an, haurrendako bazkaria eginen dute Memoria Historikoaren Parkean (eguraldi txarrarekin eskolako frontoian) eta txartelak 2 eurotan har daitezke uztailaren 21era arte, Olaztiko udaletxean eta udalaren webgunean.

Festak iragartzen duen kartela Roberto Flores Yoldiren Kalean lana da; berak irabazi du Olaztiko Udalak antolatutako kartel lehiaketa. 200 euroko saria jasoko du. Bestetik, 12 eta 14 urte bitarteko kategorian Alain Gurmindo Gabariren Gorri irudiak, eta Julen Mazquiaran Jimenez, Unai eta Iñaki Camuel Zabalaren Aupa geldiezinak irudiak 11 urte bitarteko kategorian irabazi du. 100 euro eta 75 euro, hurrenez hurren, irabazi dituzte. Sari banaketa festak hasi aurretik izango da.

Udalaren egitaraua ez ezik, Olaztiko Gazte Asanbladak ere egitaraua prestatu du, eta, besteak beste, Gazte Eguna uztailaren 24an ospatuko dute; hortaz, festak egun bat lehenago hasiko dituzte gazteek.

2024ko Olatzagutiko Santa Ana festetako egitaraua

Uztailak 24 asteazkena

Gazte Eguna, OGAk antolatuta

12:00 Txupinazoa. Ondoren, karro poteoa.

14:30 Bertso bazkaria: Eneko Lazkoz eta Saats Karasatorre bertsolariekin.

18:30 Mozkor olinpiadak.

23:00 Kontzertuak: Mendeku eta Akerren seinale, gaztetxean.

Uztailak 25 osteguna

10:45 Karte lahiaketaren sari banaketa, Gartzia Ximenez plazan, euriarekin udaletxean.

11:00 Zapi banaketa, Gartzia Ximenez plazan, euriarekin udaletxean.

11:30 Hamaiketakoa, Gartzia Ximenez plazan, euriarekin udaletxean.

12:00 Suziria, udaletxean. La Cigarra txarangarekin kalejira eta erraldoi eta buruhandiak.

Ezkola jotze nagusia.

18:00 Azken fakirra Zirika Zirkus konpainiaren atzezlana, Intsumisioarne plazan. Euriarekin udal frontoian.

20:00 Banaketa, San Migel plazan.

Kontzentrazioa, plazan, OGAk antolatuta.

20:00 – 22:00 Sukar taldearekin musika, San Migel plazan.

22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.

00:30 – 03:00 Sukar taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 26 ostirala

11:30 Erraldoien eta buruhandien irteera, Domingo Bados eskolatik.

12:00 Hambietakoa, San Migel plazan.

12:00 – 14:00 Haur eta gazteendako parkea, Memoria Historikoaren parkean. Euriarekin Erburua kiroldegian.

13:00 Bermut kontzertua: Qué la canten, Adriana Olmedo eta Nerea Bonitorekin, San Migel plazan.

14:30 Haur bazkaria, Memoria Historikaoren parkean. Euriarekin, eskolako frontoian.

Jubilatu eta adinduendako bazkaria, Kamiogaina elkartean. Duo Volumen taldeak girotuta.

15:00 Herri bazkaria, Memoria Historikoaren parkean. Euriarekin, eskolako frontoian.

15:30 – 18:30 Haur eta gazteendako parkea, Memoria Historikoaren parkean. Euriarekin, Erburua kiroldegian.

19:00 Dale Ramón Trapu Zaharra konpainiaren ikuskizuna, Intsumisioaren plazan. Euriarekin udal frontoian.

20:00 Banaketa, San Migel plazan.

Kontzentrazioa, plazan, OGAk antolatuta.

20:00 – 22:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.

23:30 Mariatchi Imperial de Guanajuato & Ballet Folclorico Leyendas de Mexico, futbol pistan. Euriarekin udal pilotalekuan.

00:30 – 03:00 Joselu Anaiak taldearekin dantzaldia, San Migel plazan.

03:30 DJ Boletus Rumberus, gaztetxean, OGAk antolatuta.

Uztailak 27 larunbata

11:00 Historiaurreko ginkana, San Migel plazan.

12:00 Hamabietakoa, San Migel plazan.

13:00 Bermut kontzertua: Voces Navarras, San Migel plazan.

14:30 Untxi kalderete lehiaketa, Memoria Historikoaren parkean. Eguraldi txarrarekin eskolako frontoian.

18:00 Herri kirolak, Memoria Historikoaren parkean. Eguraldi txarrarekin, udal pilotalekuan.

20:00 Banaketa, San Migel plazan.

20:00 - 22:00 Eztitan taldearekin musika, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.

23:30 Josetxu Piperrak taldearen kontzertua, futbol pista. Euriarerkin, eskolako frontoian.

00:30 - 03:00 Eztitan taldearekin musika, San Migel plazan.

Uztailak 28 igandea

12:00 Hamabietakoa, San Migel plazan.

13:00 Bermut kontzertua: The Magic Gospel, San Migel plazan.

17:30 - 20:30 El Laberint, Companya Itineraniarekin, Memoria Historikaoren parkea. Euriarekin Erburua kiroldegia.

18:00 Pilota, udal pilotalekuan.

Lehen partida: 4 1/2 Club Irurtzun.

Binakako bigarren partida: Retegi Bi - Arbizu / Elizalde - Bergera.

19:00 Olaztiko euskal dantzak, San Migel plazan.

20:00 Hegaluze parrillada, Vicente Argomaniz plazan.

20:00 - 22:00 Xaiborrekin musika, San Migel plazan.

21:00 Japoniar bonbak, Intsumisioaren plazan.

22:00 Zezensuzkoa, San Migel plazan.

23:30 El Furgonólogo Julen Axperekin, San Migel plazan. Euriarekin udal pilotalekuan.

00:30 - 03:30 Xaiborrekin musika, San Migel plazan.