Porrotx eta Marimotots Olatzagutian

Guaixe 2024ko ira. 2a, 12:32

Irailaren 4an, asteazkena, 'Amazonia gara' pailazoen ikuskizuna izanen da, Olaztiko kultur etxean.

Euskal Herriko Irati oihanetik Ameriketako Amazoniara bidaia eginen dute Porrotxek eta Marimototsek Amazonia gara ikuskizunean, eta irailaren 4an, asteazkena, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean izanen dira. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke Olatzagutiko udalaren webgunean eta egunean bertan txarteldegian 3,5 eurotan.