Olatzagutiko udal kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen da Erburua Olazti SM sozietate publikoa. Hark hutsik zegoen etxezainaren eta garbitzailearen lanpostua betetzeko merezimendu-lehiaketa deitu zuen. Prozesua despedituta, Erburua Olazti SM-ko arduradunek erabaki dute aipatu langintzarako Mara Gomez Zabala kontratatzea. Udal enpresaren zerbitzuko lanaldi partzialeko langile lan kontratudun finko gisa ariko da lanean, D mailako lanpostuan. Izendatutako izangaiak agorrilaren 17an jabetu behar zuen lanpostuaz.