Joseteren bizipen eta lorpen apartetatik abiatzen da DosCapacitados umorezko antzezlana. "Adibide argia, zintzoa eta benetakoa da, zuzenean bizitzan nola jokatu ondo sentitzeko". Campeones film ospetsuaren aktorea da Jose de Luna protagonistetako bat eta berarekin Edu Luky umoregilea dago ere. Ezintasunik handiena umorerik ez izatea dela dio sinopsiak, eta irailaren 21ean, larunbata, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean izanen da. Sarrerak Olatzagutiko Udaleko webgunean eros daitezke, aurretik, 6 eurotan, eta egunean berta kultur etxearen txarteldegian 8 eurotan.