'Pin Pang' zirku ikuskizuna, Olatzagutian

Guaixe 2024ko ira. 18a, 12:07

'Pin pang' ikuskizunaren une bat. XABILARREA.NET

Irailaren 22an, igandea, Xabi Larrea zirku konpainia Olatzagutiko kultur etxean izanen da.

Pin Pang ikuskizuna Ubedako 2022ko Clown eta Zirku Jaialdian ikuskizun onenaren saria irabazi zuen. Umorezko zirku ikuskizun bat da, Xabi Larrea zirku konpainiak sortutakoa, eta pin pongeko pilotak dira elementu nagusia: hauek manipulatzeko teknika landuak erabiltzen ditu ikuskizunean zehar, malabare eta magiaren teknikak tartekatuz. Irailaren 22an, igandea, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean izanen da. Sarrerak Olatzagutiko Udalaren webgunean eros daitezke, 3 eurotan, eta egunean bertan kultur etxearen txarteldegian, 3,5 eurotan.