Olatzagutiko Udalaren kirol azpiegiturak kudeatzen dituen Erburua Olazti SM enpresak etxezain/garbitzailearen eta soroslearen bina lanpostu huts betetzeko prozedura abiatu zuen. Merezimendu lehiaketa despedituta bi kontratazio egitea erabaki du udal enpresak:
Kiara Agudo Sanz etxezain/garbitzailearen lanpostua beteko du. Bestetik, Paula Maldonado Merino soroslearen lanpostua beteko du. Biak ere aldizkako lan kontratudun gisa ariko dira lanean, aurrena lanaldi osoan eta atzena lanaldi partzialean. Lanpostuaz jabetzeko egun zehatza heldu den urtean igerilekua irekitzean izanen dute.