Sakanako beste herri askotan bezala, Olatzagutian ere bidaiari trenak gelditzeari utzi zioten. Izan zen garai bat tren geralekuan Gasteiz eta Donostiarako tren guztiak gelditzen zirela. Baina pixkanaka kopurua murrizten joan zen. 1992az geroztik bi noranzkoetan bina tren besterik ez ziren gelditzen. 1998an noranzko bakoitzean bakarra gelditzen hasi zen. “Bidaiari kopuru eskasagatik” horiek ere kendu zituzten. Udalak eta herritarrek zerbitzua berrezartzeko eskatu zioten Renferi, alferrik.