Monitore lanpostua ez da bete

Guaixe 2024ko irailaren 25a

Pintura tailerrean margotzen. ARTXIBOA

Udalak merezimendu lehiaketa bidez bete nahi zuen.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu berezia baliatuta, Olatzagutiko Udalak merezimendu-lehiaketa bidez pinturako monitorearen lanpostua betetzeko deialdia egin zuen. Deialdian onartutako eta baztertutako behin betiko zerrenda argitaratuta, ikusi da ez dagoela izangai onarturik. Beraz, Olatzagutiko Udalak bete gabetzat jo du lanpostu hori, eta adieraztea prozedura despeditu du.