Olatzagutiko Udalak ludotekako monitore izateko lanpostua betetzeko oposizio lehiaketa deialdia egin zuen. Deialdian parte hartzeko eskabidea telematikoki egin behar zen irailaren 16ra arte. Baina eskabideak aurketzeko izandako gorabehera ugariak ikusita, Olatzagutiko Udalak beharrezkotzat jo da izena emateko beste epe bat irekitzea. Eskabideak irailaren 27ko, ostiraleko, 23:59ra arte aurkez daitezke.