Olaztiko udalak aholkularitza teknikoa kontratatu nahi du

Guaixe 2024ko urr. 2a, 11:27

Olatzagutiko udaletxea. ARTXIBOA

Udal kudeaketa arloko kontratua da.

Olatzagutiko Udalak honako lanak egiteko enpresa bat kontratatu nahi du: lan aholkularitza ematea eta nominen kudeaketa integrala, Gizarte Segurantza, udaleko nahiz haren sozietate publikoko eta erakunde autonomoko langileen altak eta bajak kudeatzea. Kontratua urte baterako da, beste lau urtez luza daitekeena. Lizitazioaren urteko prezioa 10.926,60 eurokoa da (BEZik gabe), eta luzapen guztiak barne 54.633 eurokoa. Interesa duen enpresak lastailaren 15eko 23:59ra arte du eskaintza aurkezteko aukera.