Olatzagutiko Udalak herri lurretan dauden baratzeak erabiltzeko eskaera epea zabaltzea erabaki zuen lastailaren 15eko osoko bilkuran. Udalaren herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta interesatuta dauden olaztiarrek egin dezakete eskaera. Horretarako epea azaroaren 20a despedituko da.