Herri larreak aprobetxatzeko orain egin behar da eskaera

Guaixe 2024ko aza. 12a, 11:19

Olatzagutiko ikuspegia Sasarteko bidetik. ARTXIBOA

Herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta interesatuta dauden herritarrek egin dezakete eskaera.

Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, herri larreen aldi baterako kudeaketa emateko prozedura hasi du. Udalak larre horiek zuzeneko auzo-esleipenaren modalitatean esleituko ditu. Interesa duenak udaletxean aurkeztu beharko du eskaera. Horretarako azaroaren 26ra arteko epea izanen da.