Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, lurraren kontribuzioaren 2024ko zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik dago, abenduaren 12ra arte hain zuzen ere. Udalarekin ordainagiriak helbideratuta dituztenei udalak zenbatekoa azaroaren 15etik aurrera kargatuko die kontuetan, eta ordainagiria helbideratu gabe dutenek, berriz, udalaren banku kontuetan edo udalaren egoitza elektronikoaren bidez (https://sedeelectronica.olazti.es) ordaindu beharko dute. Ordainketa ez bada borondatez ordaintzeko epean egiten, zor horiek ordainarazpen prozeduraren bidez eskatuko dira eta legeak ezarritako errekarguak gehituko zaizkie.