Haurren eskubideak eta, bereziki, jolaserako eskubidea ezagutarazteko Olatzagutiko Akelarre ludotekak LudiGo! ekimena antolatu du. Azaroaren 22an, ostirala, 16:00etatik 18:00etara, Jolas erraldoi kooperatiboa eta material birziklatuarekin jolasteko tailerra izanen da, 7 eta 12 urte bitarteko haurrendako bidertauta. Tailerrean parte hartzeko 639 76 54 20 telefonoan eman daiteke izena; hogei plaza daude. Egun berean, egoera ahulean dauden haurrekin lan egiten duten erakundeei emateko jostailuak biltzea izanen da, tailerra iraun bitartena ludotekan bertan.
Bestetik, azaroaren 22an hasi eta 28ra arte iraunen duen erakusketa izanen da Olatzagutiko liburutegian; jolasteko eskubideari eta haurren garapenerako duen garrantziari buruz izanen da erakusketa.