Azaroaren 30ean, larunbata,19:00etan, Aroa Berrozpe eta Susana Soleto aktoreen La Mona (Lisa) eta La Maja (jatzita) (edo alderantziz) ikuskizuna izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Olatzagutiko Udalak Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren harira antolatu du antzezlana, Sakanako Mankomuniteak antolatutako egitarauaren barruan. Bakoitzak bere erara pintatutako bi emakumeak irudikatzen saiatzen dira bi aktoreak, Mona Lisa eta Maja jantzita, hain zuzen, hala ere, ez dute oso argi nork odenzkatzen duen nor eta horrek nor baino nor eragingo ditu bi pertsonaien artean, "ea nor den edarragoa eta nor majagoa, edo alderantziz!". Saioa gaztelaniaz izanen da, eta sarrerak Olatzagutiko Udalaren webgunean eta kultur etxean eros daitezke, 6 eurotan aurretik eta 8 eurotan egunean bertan.