Aguraingo pilota eskolako kideak irailaz geroztik Olatzagutiko udal pilotalekuan entrenatzen ari dira. Izan ere, kiroldegia berritzeko lanak hasi zituzten irailaren 9an. Lanen artean dago frontoia eraberritzea. Hori dela eta, Aguraingo pilota eskolak inguruko herrietako frontoiak erabiltzeko aukera aztertzen hasi eta Olatzagutikoarekin topo egin zuen. “Maiatzera arte egonen dira, astelehenetik ostegunera, arratsaldetan, 19:00etaraino”, azaldu du Joseba Vizuete Askargorta. Horretarako Olatzagutiko eta Aguraingo udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, “pilotalekua dohainik erabiltzea uzten diegu, baina pilotan trebatu nahi duten gazteek dohainik dute izen ematea”.