Ordizian jokatu zen 26. Euskal Herriko Txistor Lehiaketa atzo. Epaileek lehiaketara aurkeztutako 43 txistorren artean zortzi finalista aukeratu zituzten. Horiek aztertu ondoren epaimahaiak erabaki zuen txapela, garaikurra eta diploma Tolosako Miren Pagola harategiari ematea. Bigarren saria Olatzagutiko Pako harategiak eskuratu zuen.
Harakinek lehiaketara aurkeztutako txistorrak dastatzeko epaimahaia ostalaritza eta gastronomiarekin lotura zuten dozena bat pertsonak osatu zuten. Haien artean zen Arbizu Izar ondo jatetxeko Nerea Caballe. Epaileek, lehenik eta behin produktu freskoak zuen itxura begiratu zuten: betetzerakoan berdina izatea, eskuz lotutakoa izatea, hestea, lodiera eta abar. Ondoren, gordinik zegoela, txistorra moztu eta giharra eta koipearen proportzioari erreparatu zioten, baita haragiaren txikitzeari ere, eta azkenik, zartaginean frijitu eta duen zaporea, usaina eta ahogozoa hartu zituzten kontutan.
Aldasoro harategiaren palmaresa
Txistorrarekin lortutako sariak
2001eko Nafarroako Lehiaketan 1.
2001eko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2003ko Sakanako txapelketan 3.
2003ko Ordiziako Euskal Herriko lehiaketan 4.
2003ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 2.
2005eko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 2.
2006ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2007ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 4.
2008ko Nafarroako Lehiaketan 2.
2009ko Nafarroako Lehiaketan 1.
2012ko Nafarroako Lehiaketan 3.
2016ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2017ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 5.
2018ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 3.
2019ko Nafarroako Lehiaketan 3.
2019ko Donostiako Euskal Herriko Lehiaketan 1.
2021ko Nafarroako Lehiaketan finalista.
2024ko Ordiziako Euskal Herriko Lehiaketan 2.
Txorizoarekin lortutako sariak
2006an X. Bilbo Hiria Etxeko Txorizoen Lehiaketan finalista.
2017ko Azpeitiko V. Euskal Herriko Lehiaketan 4.
2018ko Azpeitiko VI. Euskal Herriko Lehiaketan 3.
2019ko Azpeitiko VII. Euskal Herriko Lehiaketan 2.
2024ko Azpeitiko X. Euskal Herriko Lehiaketan 2.