Atletismoa

Olaztiko San Silvestrean, Ruben Mendieta eta Maitane Vilariño azkarrenak

Guaixe 2025ko urt. 8a, 09:20

Emakumezkoen podiuma. Gorenean, Maitane Vilariño. SUTEGI

Sutegik antolatutako lasterketarekin despeditu zuten urtea olaztiarrek.

Olaztiko San Silvestrea aldaketa txikiarekin jokatu zen aurten. Ordutegia aurreratzea erabaki zuen Sutegi klubak. Horrela, 16:30ean jokatu ziren txikitxoen probak eta 18:00etan abiatu zen helduen proba (5 km). Giro ederra izan zen, eta sari politak.

Proba nagusian gizonezkoetan Ruben Mendieta izan zen azkarrena, Eduardo Lecearen eta Haran Trevejoren aurretik. Eta, emakumezkoetan, Athletic-eko jokalari Maitane Vilariño olaztiarrak irabazi zuen lasterketa, elkarrekin batera sartu ziren Garbiñe eta Arrate Argüelles eta Andrea Galbeteren aurretik.