Olatzagutiko Udalak herriko aurtengo festen egutegia onartu du. Adostutakoaren arabera hamalau festa egunez gozatzeko aukera izanen dute olaztiarrek, baita bisitariek ere.
Olatzagutiko 2025eko festen egutegia
Ilbeltzak 20, astelehena, San Sebastian.
Otsailak 8, larunbata, Santa Ageda.
Martxoak 1, larunbata, herri ihotea.
Martxoak 4, asteartea, haur ihotea.
Martxoak 8, larunbata, hiri ihotea.
Garagarrilak 21, larunbata, Iturbedeinkatuko edo Batuekoko erromeria.
Garilak 24-27, ostegunetik domekara, Santa Ana festak.
Irailak 26-29, ostiraletik domekara, San Migel festak.