Udan Euskaraz zerbitzurako begiralea izendatuta

Guaixe 2025ko urt. 9a, 11:18

Udan Euskarazko parte hartzaileak aniztasuna adierazten duen zebrabidea margotzen. ARTXIBOA

Lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketa egin zen. 

Aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean, Olatzagutiko Udalak Udan Euskaraz-eko begirale lanpostu hutsak betetzeko merezimendu-lehiaketa deitu zuen. Prozesua despedituta, epaimahaiak proposatutakoari jarraituz, Olatzagutiko Udalak  Ander Amezgarai Gomez  Udan Euskaraz-eko begirale-lanpostua betetzeko izendatu du.  C maila lanpostua da, aldizkako lan-kontradudun gisa ariko da lanean. Bere lanaldia %5.025ekoa izanen da, edo ekitaldi bakoitzean dagokiona. Udalak lanpostua hartzeko data zehatza behar besteko aurrerapenarekin adieraziko dio, eta Udan Euskaraz zerbitzuaren hasierarekin bat etorriko dena.