Nafarroako Gobernuko errepide mantentze zerbitzua lanean ari da Urbasako portuan, NA-718 errepidean. Olatzagutia eta Altamirako bidegurutze artean ari dira langileak lanean. Zoruan konponketa lanak egiteaz aparte seinaleak ere jartzen ari dira. Hori dela eta, errepidea ibilgailuen trafikora itxita dago. Portua gora joan nahi duenak Altsasun NA-7183 errepidea hartu behar du.