Duela 25 urte...

Kinto olaztiarrak

Guaixe 2025ko ots. 11a, 11:03

Santa Ageda behar bezala ospatu zuten  

Urteko kinta 25 olaztiarrek osatu zuten, 13 mutilek eta 12 neskek. Guztiek ere 19 urte bete behar zituzten. Elkarrekin afalduz hasi zuten Santa Ageda ospakizuna otsailaren 2an. Hurrengo egunetan kinto eskean ibili ziren, etxez etxe eta enpresaz enpresa. Kintoak olaztiarren eskuzabaltasunarekin pozik zeuden. Kintoek gauetan plaza girotzeko musika talde hoberenak ekarri zituzten: Egan, Joselu Anaiak eta Iratxo. Egunez herriko trikitilarien eta La Cigarra txarangaren doinuak izan zituzten lagun.