Gizonezkoa autobian zaurituta

Guaixe 2025ko urt. 30a, 09:19

Autobia Olatzagutia parean. ARTXIBOA

Bere ibilgailuak horma baten kontra talka egin zuen.

Iparraldeko Autobian (A-1), Olatzagutia parean, 75 urteko gizon bat zauritu zen atzo arratsaldean. Gizonezkoak gidatzen ari zen ibilgailuak, Gasteizerako noranzkoan zihoala, horma baten kontra aurrez aurre talka egin zuen. Gertakaria 15:40 aldera izan zen. Zaurituak pronostiko erreserbatuko polikontusioak zituen, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute anbulantzian. Altsasuko suhiltzaileak, oinarrizko bizi-euskarriko anbulantzia bat eta foruzainak bertaratu ziren, eta ezbeharraren eginbideak beren gain hartu dituzte.