'Viaje a la nada' formatu txikiko eta hurbiltasunezko antzezlan edo irakurketa dramatizatu bat da. Gazte eta helduendako bideratuta dago, eta Ana Maestrojuanek gidatzen du. Ventura Ruiz, Patxi Larrea, Asier Andueza eta Ana Maestrojuanek egin dute dramaturgia eta Izaskun Lasarte eta Angel Garcia Maneo dira antzezleak. Otsailaren 6an, osteguna, 19:00etan, Olatzagutiko liburutegian emanaldia eginen dute, estreinatu berri, Literarte III. jaialdiaren barruan. Jaialdiak literatura eta antzerkiai uztartzen ditu, "aukera ematen digute butakatik, aulkitik edo besaulkitik gizakiarendako oinarrizkoak diren esperientzia emozionak eta zirraragarriak imajinatzeko, amesteko, gogoratzeko eta bizitzeko".