Olatzagutiko Udalak baso aprobetxamendua saltzeko deialdia egin du. Bost lote dira guztira 228.159,73 euroko balioa dutena. Lehen lau loteak eskuratzen dituenak hemezortzi hilabete izanen ditu ateratzeko. Atzenekoa, berriz, urte beteko epean. Eskuratu nahi dituenak bere eskaintza otsailaren 14ra arte aurkez dezake. Loteei dagokionez, aurrena Sasigaizto, Sasigaizto bidea eta Altzania dermioetan dago. Alertzea, pagoa, haritz amerikar pixka bat eta larizio pinuz osatuta dago eta, guztira: 1.582,2 m3 dira, 26.374,37 euroko balioa dutenak. Bigarren lotea Orobe eta Altzania dermiotean dago, pagoz osatuta dago. Guztira 3.159,4 m3 dira, 98.742,28 euro balio dutenak.
Hirugarren lotea Muskilin, Lesundegi, Motto eta Elizako Harria dermioetan dago. Alertzea, pagoa eta haritz pixka batek osatzen du. Guztira 1.709,4 m3 osatzen dute eta udalak harengatik 24.166,17 euro eskatzen ditu. Laugarren lotea Ahuntzetxe, Zapardegi eta Lapurdiko zulo dermioetan dago. Pagoz osatuta erabat, guztira: 1.744,1 m3-ko bolumena du, eta 52.169,21 euroko balioa. Atzeneko lotea Atxan eta Azkoneta dermioetan kokatuta, pagoaz osatuta dago erabat. Bere bolumena 1.247,2 m3-koa da eta 26.707,70 euro eskatzen ditu udalak haren truke.