Otsailaren 22an, larunbata, 19:00etan, Madres antzezlanaren emanaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Eskola bateko itxaron gelan atera ezinik gelditzen diren lau emakumeen istorio desesperagarria kontatzen du lanak. Egoera hori mugarik gabeko ezusteko terapia izanen da, amatasunaren alde onak eta txarrak aterako dira. Intza Alkain, Oihana Maritorena, Tania Fornieles eta Iraitz Lizarraga dira antzezleak. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke, Olatzagutiko Udaleko webgunean.