Bubisher elkarteak Saharako liburutegiak sustatu ditu, eta Kabiak elkarte nafarrak herrialdean lan hori eta Saharako kultura ezaguraztea du helburu. Bubisherrek hamabost urte bete ditu, eta haren lanaren berri ematen duen Liburutegi ibiltariak Saharan. Hegoak Hegan erakusketa martxoaren 3tik 21era, Olatzagutiko liburutegian.
Bestetik, martxoaren 6an, 17:00etan, Sahararen aldeko ipuinak Kabiak elkartearen kabishibai edo ipuin kontaketa izanen da. 5 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako ekimena da.
Martxoaren 21ean, Sahararen inguruko zikloaren barruan, irakurketa kluba irekia izanen da Olatzagutian: Una mujer que espera Baida Rahalen liburuaren inguruan solasaldia eginen dute egilearekin, 18:00etan, liburutegian. Tindufeko errefuxiatu saharaurien kanpamenduetako bizitzaren kontakizunak jasotzen ditu liburuak.