Otsailaren 25ean, asteartea, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean, Ane Yabarren Del conflicto al entendimiento familiar hitzaldia izanen da. Haurtzaindegi zerbitzua egongo dela jakinarazi dute, 4 urtetik gorakoendako. Otsailaren 24ra arte eman daiteke izena Wasapez: 699635391 edo e-mailez: akelarreludoteka@gmail.com. Haurrak 16.30etatik aurrera Ludotekara eraman beharko dira.