Garbiketa zerbitzurako langilea behar du udalak

Guaixe 2025ko mar. 20a, 11:48

Olatzagutiko herriko etxea. ARTXIBOA

Oposizio-lehiaketa deitu du horretarako.

Olatzagutiko Udalak herriko eta udaleko eraikin eta bulegoak garbitzeko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin du. Lanpostuak euskarazko nahitaezko B1 hizkuntza-eskakizuna du. Garbitzaile lanpostua eskuratzen duena funtzionarioa izanen da eta Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen E mailari dagozkion lansaria izanen du. Era berean, plantilla organikoan ezarrita dauden osagarriak jasoko ditu, bai eta hitzarmen kolektiboaren bidez lor daitezkeenak ere. Hautagaitzak aurkezteko epea apirilaren 14an bukatuko da, 23:59ean. Deialdiaren oinarriak olazti.eus webgunean kontsulta daitezke.