Atletismoa

Felix Benjumea bosgarren Lekunberriko Kross Luzean

Guaixe 2025eko martxoaren 20a

Lekunberriko Krosseko irteera. NEREA MAZKIARAN

Amaia Aristu seigarren sailkatu zen Kross Laburrean

Martxoaren 16an XXXV. Lekunberriko Krossa jokatu zen, bere garaian jokatzen zen Lekunberriko Legoa-Txikito de Arruitz Memorialaren oinordekoa. Kategoria guztiak kontuan hartuta, guztira 228 korrikalarik hartu zuten parte. 

Lasterketa luzea 8,8 km-koa zen eta Raul Amatrain uitziarra (30:41) eta Nerea Murua altzoarra (33:59) izan ziren garaileak. Felix Benjumea altsasuarra oso fin ibili zen eta bosgarren sailkatu zen (33:22). 

Ibilbide laburrak luzearen distantzia erdia zuen, 4,4 km, eta Atarrabiako Unai Perez (14:41) eta Uitziko Guratz Azpiroz (17:52) izan ziren azkarrenak. Amaia Aristu olaztiarra seigarren emakumea izan zen (21:19). Manuel Jesus Siles hamaseigarren iritsi zen helmugara (21:24).