Elizaren inmatrikulazioei buruzko hainbat ekimen antolatu dituzte Olatzagutian. Martxoaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, Javier Etayo Tasio komikigilearen eta ilustratzailearen Inmatriculaciones. Escándalo monumental eraskusketa izanen da ikusgai, Olatzagutiko liburutegian. Bertan, hamalau panelen biddez eta euskarazko eta gaztelaniazko testuekin eta irudiekin elizaren inmatrikulazioei buruzko gertaerak kontatzen dira. Nafarroako Ondasunaren Defentsarako plataformak sustatu zuen erakusketa, eta martxoaren 27an, osteguna, 19:00etan, plataformaren hitzaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean.
Ver esta publicación en Instagram
Umorez eta sinesmen erlijiosarekiko errespetuan oinarrituta, eliza katolikoak bere izenena erregistratu zituen ondasunei buruzko antzezlana sortu du Amico konpainiak ere Inmatriculaciones, oh my God! antzezlanean, eta apirilaren 12an, larunbata, 19:00etan, Olatzagutiko kultur etxean emanaldia eginen dute, Sendaberri programaren barruan, eta inmatrikulazioei buruzko jardunaldiei amaiera emanez. Antzezlanerako sarrerak aurretik 6 eurotan Olatzagutiko Udaleko webgunean edo kultur etxean, eta egunean bertan 8 eurotan.